Patxa plazan den Patxondo peñak bere lan txandak beteak ditu lau egunez irekitzeko. Larunbateko eguna aldiz utzi dio Gure Irratiari, elkartasun eguna antolatu dezan.
Baiona besta giroan sartzen ari da. Herriko langileak, hesiak muntatzen bazterren babesteko, eta ostalariak beren ostatuen txukuntzen ari dira. Denbora berean peña edo elkarteak ere prestaketa lanetan, lan ta lan ari dira.
Fabien Mendiboure, Patxondo peñako kidearekin, Panpi Mercapidek aurtengo egitaraua aipatu du.