Kanboko gainealdean den Paxkaleku plazatik abiatuko dira ibilaldi eta pista jokoak, haur edota helduei egokituak. Urteroko hitzordua du Errobi ikastolak.
Paxkaleku Gaindi, Kanboko Errobi ikastolak antolatzen duen, familian egiten den pista joko handia da. Kanboko kaskoetan egiten dute urtero, aurten urriaren 11n iraganen da.
Zortzi kilometroko ibilaldi pista jokoa Kanboko Paxkaleku plazatik abiatu da, goizeko 8:30 eta 10:30 artean. Abiatzean, mapa eta liburuxka eskuratuko dituzue eta ibilbidean kokatu dituzten irudiak atzeman beharko dituzue. Jatekoa, edatekoa eta musika izango da. Joana Bimboire ikastolako burasoa eta Lili Benac bere alabak eman dizkigute xehetasunak.
