Baionan eta Irisarrin bildu sagarrekin sortu sagarnoa proposatua izanen da Baionako Kupela sagarnotegian. Urtarrilaren 17 honetan sasoia irekiko dute, besta eder batekin.
Astigarragan urtarrilaren 14an ideki bazuten sagarno sasoina, Baiona aldean, urtarrilaren 17 honetan eginen du Txotx Sagarnotegiak. Arratseko 8etan idekiko dira ateak, eta lekuko sagarno berriaren ekoizpenak dastatzen ahalko dira, Baionan eta Irisarrin bildu sagarrekin sortu sagarnoa. Gainera, Maxime Cabanne, parasurf-eko munduko txapelduna izanen da gomita berezia. Aukera hortaz baliatu gira, Sagarnotegiaren bisita egiteko, Mikel Sallato zuzendariarekin.