Sara (Lapurdi)

Sarako gazteria, herria inarrosteko prest

Irailaren 12an larunbatarekin hasiko dira Sarako bestak, ball-trap eta mendi bizikleta ibilaldiarekin. Gauean usaiako kontzertu handia izango da herriko plazan eta biharamunean plaza ttipi uzten duuen karroen desfilea.

Sarako gazteria, herria inarrosteko prest
Lorea, Imanol, Leire, Maika, Enaitz eta Ximun saratar gazteak hurbildu dira irratira bestak aipatzeko. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/09/11 15:45

Sarako bazterrak harrotuko dira irailaren 12tik 16ra. Besta komitea eta gaztetxeko kideen arteko elkarlanari esker, bost egun iraungo duten bestentzako programa osatua proposatzen dute aurten ere.
Larunbat gaueko kontzertu handiarentzat, Matraka, Maskak, Sune eta DJ Bull joaraziko dituzte. Igandearekin aldiz, emazte eta gizon bota luze finalak izango dira, arratsaldean euskal jokoak, Pirtxilak dantza taldea, eta herritar guziek itxoiten duten desfilea, karro famatuekin.

Lorea, Imanol, Leire, Maika, Enaitz eta Ximun etorri zauzkigu irratira, Sarako beste egitaraua xeheki aipatzeko.

Interesgarri izanen zaizu