Senperen ere Sor-Egin elkarteari esker, Urri Arrosaren baitan kokatuz, bularreko minbiziaren inguruko prebentzio eta sentsibilzazioa erdigunean jarriko dute. Sor-Egin elkarteak antolatzen duen lehen eguna izango da.
Senpere Arrosez eguna antolatu du lehen aldiz Sor-Egin elkarte gazteak. Urriaren 18an igandearekin, Larreko gelan bularreko minbiziaren inguruko prebentzio edota sentsibilizazio eguna izanen da. Bi partetan partekatua dute eguna eta gunea, alde batetik elkarteen mahaiak eta bestetik animazio edo tailer parte hartzaileak.
Bada trukaketa handi bat eta elkar ulertze handi bat gure artean
Beronika Zamorak, Sor-Egin elkartearen sorrera aipatu digu, Elirale konpaniak egin zuen karrikako dantza ikusgarri ibiltari bat du oinarri. Eritasun desberdinak bizi dituztenak elkartu dira Sor-Eginen. Trukaketa gune bat dela elkartea erran digu Beronikak, arnasgune bat bizipen berdintsuak partekatzeko gunea. Urriaren 18an izango den erakusketa baten parte izango dira gainera elkarte kide batzu. Maëva Rubegue argazkilariaren modelo izan baitira batzu tartean Beronika Zamora ere bere "aisetasun mugak hautsi dituen esperientzia" izan dela salatu digu.
Urriaren 18an, 9:30tan hasiko da Senpere Arrosez eguna Larreko gelan, 17:30tan bukatzeko. Bertan jatekoa eta edatekoa izango dira ere.