Senpere (Lapurdi)

Senpereko gazteek gaztetxe bat nahi dute

SEGA izenarekin, Senpereko gazte asanblada sortu dute duela pare bat hilabete. Herrian dinamika berri bat nahi dute abiatu, eta horretarako asanblada ireki batera hurbiltzea gomitatzen dute agorrilaren 5ean.

Senpereko gazteek gaztetxe bat nahi dute
Otsanda Davant eta Unai Berge Mazet SEGA Senpereko gazte asanbladako bi kide. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/07/31 19:09

Herrian dinamika berri bat sortzeko gogoarekin elkartu dira zonbait gazte Senperen, gazte asanblada bat sortzeko. SEGA izenarekin, badu zonbait aste hogei bat gazte elkartzen direla, helburu batekin, gaztetxe bat lortzea herrian.

Senperen euskaraz bizitzeko zailtasunak dituztela edota elkartzeko gunerik ez dutela erran digute asanbladako gazteek, eta horren haritik ari direla lanean.

Senpereko gazte asanblada deskubritzeko, eta jende berri batek sartu nahi badu ere asanblada irekia egingo dute herriko parkean agorrilaren 5ean arratseko 19:00tan. Eta lehen ekimen bat ere proposatuko dute parke berdinean, agorrilaren 27an : petanka txapelketa bat.

Interesgarri izanen zaizu