Senpere (Lapurdi)

Senpertar kolektibo bat eta SPUC kirol elkartea Aquazonen proiektuaren aurka

Igandean uztailaren 26an, piknika erraldoia antolatu dute Senpereko aintziran Aquazone proiektu berriaren aurka protesta egiteko.

Senpertar kolektibo bat eta SPUC kirol elkartea Aquazonen proiektuaren aurka
Patxi Thikoipe, aintzira auzoko biztanlea, Aquazoneko puzgarrien aintzinean. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/07/23 13:20

Bada hilabete batzu, Sepereko aintziraren inguruan kokatua den Aquazonek bazterrak inarrosten dituela. Aquazon aisialdi guneak, bere eremua lekuz aldatu eta handitzeko baimena lortu zuen Bernard Elhorga lehengo auzapezarekin. Haatik, herritarrek eta auzapez berriak ez dute begi onez ikusten. Christophe Jauregi egungo auzapezak aitortu digu hitzarmen proposamen berri bat igorri zaiola Aquazoneri, azken honek galdeginik, eta erantzunaren beha dela. Suprefeta ere jakinean da eta herriko etxearekin bat egiten du.

Piknika erraldoia igandean, eguerditik aitzina

Orain, herritar kolektibo bat eta SPUC kirol elkarteak dute posizio hartzen. Diote, konbenio horrek abantaila azkarrak emaiten dizkiola ur parkeko jabeari eta igandean, piknika erraldoi bat antolatzen dute aintziran berean. Patxi Thikoipe Aintzirako auzotarra, antolatzaileetan da. Harekin solasteko parada izan dugu

Interesgarri izanen zaizu