Baionako Sokorri Katolikoak, urtean 30 000 apairu eskaintzen ditu beharrean diren jendeei. Egunero 300 bat pertsona hurbiltzen dira Baionako Daniel Argote karrikan duten lokalera.
Baionako sokorri katolikoak, urtean 30 000 apairu eskaintzen ditu beharrean diren jendeei. Egunero 300 bat pertsona hurbiltzen dira Baionako Daniel Argote karrikan duten lokalera. Gosaria, dutxa, jantzien garbitzeko aukera eta nahi dutenentzat bi solas egiteko parada eskaintzen dute. Asteburu honetan, azaroaren 15 eta 16ean, diru sartze bat segurtatzeko, jantzi salmenta bat proposatuko dute beren lokalean. Larunbatean 14:00etatik 17:00etara eta igandean 10:00etatik 17:etara. Jendeek urtean zehar eman dizkieten jantziak prezio merkean salduko dituzte. Horren aipatzeko gurekin dugu Jon Gonzalez, Sokorri katolikoko laguntzailea.