"Sukaldean errexki partekatzen ahal da momentu goxo bat"

Transmisioa du helburu Anaiz Harriet sukaldariak. Festa pribatuentzat kozinatzeaz gain, formakuntzak proposatzen ditu helduentzat eta haurrentzat.

"Sukaldean errexki partekatzen ahal da momentu goxo bat"
Anaiz Harriet Baionan sortua, Tarnosen bizi da orain. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/02/27 19:28

Ttipidanik, kozinatzea gustatzen zaio Tarnosen bizi den Anaiz Harriet baionarrari. Euskal Herritik kanpo sukaldeburu egon ondotik, herrira itzuli eta Gosatu bere enpresa sortu du.
Lekuko produktu eta kalitatezkoekin lan egiteko gogoarekin, besta pribatuentzat sukaldari lanetan ari da. Baina beretzat transmititzea garrantzitsua baita, kozinatzeko formakuntzak ere proposatzen ditu helduentzat eta haurrentzat, euskaraz – horrek ere garrantzia baitu beretzat. Eskola edo ikastoletan sukaldaritza tailerrak egiten ditu adibidez.

Nire estiloa, bihotzarekin egiten den sukaldaritza da

Sukaldaritza sormena dela azpimarratu digu Anaiz Harrietek, eta bere estiloa definitzeko "bihotzarekin" egina den sukaldaritza zela erran digu. Horrezgain, tailerrak proposatzen dituelarik, haurrei bereziki, zer jaten duten erakutsu nahi die, produktuak nundik heldu diren, barne konfiantza sortu, dizplina, zorroztasuna eta bereziki partekatzeko momentua irakastea. Sukaldaritza, lurraldeari lotua eta horregatik zurezko taulak erabiltzen ditu, plastikorik eta ahal bezain guti botaz.

Anaiz Harrietekin harremanetan jartzeko, posta elektronikoz h.anaiz@yahoo.fr edo deituz 07 68 24 27 93.

 

Interesgarri izanen zaizu