TIndulan handiak, Sanoki gelak duen pareta nagusiaren erdia betetzen du. Txomin Olhagaraien aurpegia, erranaldi bat, eta sinbolo desberdinak ditu. Militantea nahi izan dute omendu, karrikako artearen bidez.
« Goxoan », presoen aldeko elkarteak tindu lan bat eginarazten du Itsasuko Sanoki gelaren paretan.
1980an, bizia galdu zuen herritar Txomin Olhagarai, Iparretarrak taldeko militantearen omenez, Frantxoa Usandizagak sortu marrazkia, XabXab artistaren laguntzarekin tindatzen ari dira aste honetan.
Igandean, besten kari presoen alde antolatu bazkaria aitzin estreinatuko da tindu lan erraldoia, aurresku, bertsu eta hitz-hartzeekin.