Urruña (Lapurdi)

Urruñarrak, mende bat pilotaren alde

Urruñarrak pilota elkarteak 100 urteak ospatuko ditu ekain honetan. 1etik goiti argazki erakusketa bat proposatua izanen da posta gelan, eta ospakizun haundia ekainaren 13 eta 14an iraganen da, pilota partida, bazkari eta animazio desberdinekin.

Urruñarrak, mende bat pilotaren alde
Bixente Bideondo, pilotari ohia, Urruñarrak elkarteko kidea. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/05/28 12:33

Urruñarrak pilota elkarteak 100 urte ospatuko ditu aurten. Ekainaren 1ean argazki erakusketaz gain, 13 eta 14an ekitaldi franko proposatuak izanen dira. 13an larunbaez, goizean, Xoko lehiaketaren finalak Dongaitz trinketean. Ondotik bazkaria, denei idekia, Urrunako ikastolak prestaturik.

Arratsaldean, Dongaitz trinketean, pilota partida elkarteko kideekin : Biscouby-Sanchez / Espinal-Lazkano. 18.30tan Herriko Plazan Burrunba, Basapiztiak, Koloka, Mirari.

Igandean 10.00etan meza. Ondotik, lizentziatuen argazkia nagusia. 11.30etan Plaza laxoan, Lafitte-Intxauspe / De La Fuente-Etxegoin. Jateko eta edateko lekuan berean. Ekitaldi guziak urririk.

Bixente Bideondo pilotari ohia eta gaur egun bulegoko kidearekin mintzatu gira

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu