Itsasu (Lapurdi)

Urtarrilaren 10ean Dantza Piko Itsasun, irabaziak Gure Irratiaren alde

Patxi eta Konpania, Folkablok taldea eta Itsasuko Itsas Arin elkartea juntatu dira Gure Irratiari sustengua adierazteko. Sanoki gelan iraganen da arratseko 21.00etatik goiti larunbatean.

Urtarrilaren 10ean Dantza Piko Itsasun, irabaziak Gure Irratiaren alde
Patxi eta Konpania, Panpi Gérard, Mikel Perez, Jimmy Arrabit eta Patxi Perez. MIKEL PEREZ
Olatz Idoate
2026/01/06 14:47

Mutxiko eta beste dantza franko dantzatzen ahalko dira urtarrilaren 10 honetan Itsasuko Sanoki gelan. Patxi eta Konpania eta Folkablok taldeek, Dantza Piko emanaldi bat proposatuko dute, eta gainera Gure Irratiaren alde. Itsasuko Itsas Arin elkartearen laguntzarekin, arratseko 21.00etan irekiko dira ateak. Eta kasu, lekuak mugatuak baitira, aintzinetik hartu behar dira 10€tan Hello Asso plataformaren bidez. Lekuan berean ez dira salgai izanen.

Mikel Perez, Patxi eta Konpainiako musikariarekin solastu gira.

Interesgarri izanen zaizu