Urriaren 6tik ekaina bukaera arte, 32 astez, helduentzako euskara kurtsoak segurtatuko dituzte Uztaritzeko AEKn, maila guzietan, iniziaziotik alfabetatzeraino, egunaz edo gauaz, astean 3 edo 5 ordu emanez.
“Euskara goxoki ikasi eta bizi”, iazko lema berarekin hasiko du ikasturtea AEKk. Uztaritzen ere, kurtsoak urriaren 6an hasiko dira baina izen emaite epea irailaren 15ean hasiko da. Aurten, Mintzalagun proiektuaz gain, ikasleen kopurua emendatzea izanen dute helburu Uztaritzen. Julie Rouault ikaslearekin solastatu gira baina lehenik Irantzu Solana permanentea entzunen dugu.