Urtean 1200 tona elikagai biltzen ditu Hazkurri bankuak, beharretan diren jendeendako

Beti diru sartze berrien xerka, lehen aldiko urriaren 6an, Xef famatuenek egin afaria proposatzen du Ipar Euskal Herriko Hazkurri bankuak Miarritzeko Agileran. Irabaziak osoki bankuarendako izanen dira.

Urtean 1200 tona elikagai biltzen ditu Hazkurri bankuak, beharretan diren jendeendako
Filgi Claverie, Ipar Euskal Herriko Hazkurri bankuko bozeramailea. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2025/09/29 11:27

Bost langile, 240 laguntzaile, Ipar Euskal Herriko Hazkurri bankuak 1200 tona elikagai biltzen ditu. Eremu honetan elkartasunak ez badu hutsik egiten, beharrak geroz eta handiagoak dira, eta ez bakarrik neguan. Gaur egun, urte guzian egiten dira bilketa desberdinak.

Xef famatuen afaria urriren 6an proposatuko dute Agileran. 80euroren truk goi mailako afari bat dastatzeko parada izanen da eta bildu sosa, Hazkurri bankuarendako izanen da. Izena eman daiteke aintzinetik mesa64@banquealimentaire.org e-postan.
Xehetasunak eman dizkigu Filgi Claverie, Hazkurri bankuko bozeramaileak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu