Uztaritze (Lapurdi)

Uztaritze iratzarriko du aurten ere Hartzarok

Aurtengo Hartzaro Festibala, ate joka da. Otsailaren 1etik 17ra iraganen da aurten Herri Soinu elkarteak proposatzen duen ihauteri garaiko egitaraua. Aurten gainera XabXab artistaren obra bat estrenatuko dute.

Uztaritze iratzarriko du aurten ere Hartzarok
Xabi Etxegarai eta Kima Irigoien Hartzaro festibalaren antolatzaile taldekoak. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/01/30 18:36

Bazterrak jada iratzartzen ari dira Uztaritzen, berrikuntza ekartzen baitu aurten Herri Soinuk, XabXab artista gomitatu du, Super U supermerkatuko aparkalekuan mural baten egiteko.

Kaskarotak urtarrilaren 31n Baionan izango dira, eta igandean Uztaritzen eta horrekin hasiko da ofizialki Hartzaro festibala otsailaren 1ean, 17an bururatzeko, astearteko ihaute egunarekin. Ekimen zonbaitzurendako sartzeak aitzinetik hartzeko gomendatzen dute.

Interesgarri izanen zaizu