Uztaritze (Lapurdi)

Uztaritzeko bestak hasiak dira

Uztailaren 23an hasi, igandearekin uztailaren 27ra arte iraganen dira Uztaritzeko bestak aurten. Ostiral gauean dute kontzertu gaualdia, eta larunbatean zikiroa. Horrela antolatuz oreka loru dute beste herriko besta batzuekin.

Uztaritzeko bestak hasiak dira
Irau Ospitaletxe eta Emma Etxeberrigarai Uztaritzeko besta komiteko bulegoko bi kide. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/07/24 14:34

Gaztetxetak antolatu poteoarekin hasi dira ostegunean Uztaritzeko bestak. Uztailaren 24an, ostiral gauean dute kontzertu nagusia, Dizkobolo, Lanbro, La Txama eta Dj Doyekin. Larunbat goizez laborantza azoka izanen da, eta larunbat arratsean zikiroa.

Baina beste animazio ainitz ere proposatzen ditu besta komiteak, lau egunez, tartean pilota partidak, futbol eta petanka txapelketa bat baita bertso saio bat ere igandean Elixabet Etxandi, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriagarekin.

Besta komiteko Emma Etxeberrigarai eta Irau Ospitaletxerekin egon gira.

Interesgarri izanen zaizu