Uztaritze (Lapurdi)

Uztaritzeko bestak, pintxo poteoarekin hasten dira ostegun honetan

Uztaritzeko bestak, uztailaren 17an hasi eta 20an bururatuko dira. Besta komitea berriz ere gaztetu da aurten, gazte berri batzu sartu baitira.

Uztaritzeko bestak, pintxo poteoarekin hasten dira ostegun honetan
Lydie Volpert, Maialen Arboi eta Xabi Etxegarai Uztaritzeko besta komiteko kide dira. GURE IRRATIA
Kriztof Arotzarena
2025/07/15 16:25

Dupla eta Xutik ostiral arratsean, zikiroa larunbatean, kantu, musika, bertsoak baita haurrentzako Olinpiada Ttipiak ere, urteroko usaiak atxiki ditu besta komiteak. Lydie Volpert, Maialen Arboi eta Xabi Etxegarai besta komiteko kideekin solastatu da Kriztof Arotzarena.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu