Urriaren 5etik 9ra hainbat animazio proposatuko dituzte adinekoendako herri desberdinetan. Uztaritzen, Herriko Gizarte zentroak ditu proposamenak luzatu, izan dantza, kantu, filma, ibilaldi edo tailer desbedinekin.
Aste Urdina ospatuko da urriaren 5etik goiti hainbat herritan. Aste Urdina, adineko jendeei eta haien zaintzaileei eskaini astea da, eta bereziki herriko etxeek eta gizarte zentroek dute antolatzen. Astelehenetik ostiralera hainbat ekintza eta tailer proposatuko dituzte, gehienetan belaunaldien arteko elkar trukaketa lehenetsiz.
Uztaritzen ere proposamen zabala prestatu dute, hemen atzemanen duzue egitaraua, jakinez aktibitate guziak urririk direla eta aitzinetik izena emateko bertara deitu behar dela : 05 59 93 38 91.
Gizarte ekintzarako bi langileekin solastatu gira : Ana Iribarren eta Aurore Elizalde.