Azaroaren 29an kontzertua berezia izango da Xaramelako hirurogei bat emazte eta gizonen kantarientzat, 40 urteko ibilbidea kantuz emango baitute Baionako Santa Kurutze elizan.
Baionako Xaramela abesbatzak bere 40 urteak ospatuko ditu igandean azaroaren 29an 17:00etan, kontzertu baten bidez.
1986 urtean sortu abesbatzan hirurigei bat kantari dira gaur egun, gehienak emazteak, hemerzotzi gizon baizik ez baitira. Badu orain hogei urte, Balichonen egiten dituztela errepikak. Kantu sakratuak eta euskal kantu herrikoiak, denetarik ematen dute. Baionako Santa Kurutze elizan emanen dute kontzertua igandean 17:00etan, eta lekuak bertan salgai emango dituzte.
Sorreraz geroz zazpiko bat kantari gelditzen dira oraindik hor direnak eta tartean den Panpi Kurutxetekin hitz egin dugu.
