"Berezkoa eta naturala" delakoan zaintza lanak emazteen esku dira. Familiako eremu pribatuan, ordaindua ez den lana delarik edo Etxez etxeko lan ordainduan direnak aipatu dituzte PAF!-ek Baionara gomitatu hizlariek.
Larunbatean PAF! elkarte feministak Baionan antolatu mahai-inguruaren oinarrian zen zaintza hitza. Hego eta Ipar Euskal Herriko hizlariak elkarren artean solasean jarri dituzte, ezinbestekoa den lanbide horri begira jartzeko.
Emazteen eskutan uzten da zaintza, izan familian lana ez delarik ordaindua, edota etxez etxeko lanbidean. Hizlariek azpimarratu dute gizarte honetan, ustea badela berezkoa dela emazteek maitatzeko eta zaintzeko gaitasuna dutela. Lanbidea, esplotatzailea eta prekarioa dela azpimarratu dute, eta horregatik ere pertsona behardun eta arrazializatuen lana izaten dela. Zerbitzu publikoa hobetu, lan baldintzak eta artak hobetuz, familiarizazioa ttipituko litaikela gehitu dute.
Errotik, zaintza lanak definitzen dira eta elkar lotzen dira familiarekin, lan ez ordainduarekin, maitasunarekin eta horregatik gainera ordainduak direlarik joera dago familiarekin lotutako lan horietan hori erabiltzeko prekarizazio hori indartzeko edo legitimatzeko.
Jenofa Berhokoirigoin kazetaria eramaile, Elene Lopetegi Olea Bilgune Feministako kidea eta LAB sindikatuko Evelyne Dacostaren ondoan hizlari lanetan aritu den Lore Lujanbio Etxeberria ikerlari eta militante transfeministarekin hitz egin dugu :
Herri zaintzailea helburu
Zaintza definitu, eta zaintza eraldaitzea izan dadin, hausnarketa eraman du Uudalbiltzak, hautetsi guzientzako gida edo tresna bat atera dute. Publikoan zen Araitz Aira, Udalbiltzako teknikariarekin hitz egin dugu "Herri zaintzailea helburu - eraldaketarako gakoak" liburuaz:
.jpg)