Larresoro (Lapurdi)

"Zatozte Gure Irratia sustengatzera eta gurekin besta egitera"

Altxilili queer kabareta Larresoron izango da irailaren 12an gaualdi berezi batentzat, Gure Irratiaren alde. Artistek salatu digute, irratia iturri biziki ona izan dela animazio, pertsonaia eta ikusgarria prestatzeko.

"Zatozte Gure Irratia sustengatzera eta gurekin besta egitera"
Herri Soinuko Kima Hirigoien ta Xabi Etxegarai eta Altxaliliko Kaiet Lapeirade ta Luxi Garat pinpirin eder bilakatuta. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/09/04 13:07

Herri Soinu Uztaritzeko elkarteak antolaturik, 2022tik herriz herri dabilen showa, etengabeko mugimenduan da. Irailaren 12an Alki kooperatiban, Gure Irratiaren alde ariko dira hamar artistak.

Salatu digutenaz, gaueko ikusgarria aitzin sorpresa zonbaitzu prestatu dituzte, 18:00etatik aitzina jada, animazioak izango dira Altxalili tailer parte hartzaileak (iragarle, mozorro, tatuatze, "kantu eskaintzak" eta beste), publikoarekin jostatzeko gogoa zutela erran digute horregatik irratiari lotuak diren animazio ttipi batzu prestatu dituzte, 20.mende hastapeneko feria giro batean.

Ostatua eta jatekoa izango da eta kabareta 20:30tan hasiko da, hor ere beste sorpresa batekin showa hasteko, enkanteak izango baitira ere. Bestalde Gure Irratiak tixerta berezi batzu salgai emango ditu ere, gertakaria markatzeko, bertan bi motako 100 tixerta serigrafiatua izango dira bakarrik salgai.

Herri Soinuko Kima Hirigoien eta Xabi Etxegarai eta bestetik, Altxaliliko Kaiet Lapeirade eta Luxi Garat hurbildu zaizkigu Gure Irratira xehetasun batzu emateko, sorpresa ainitz atxikiz.

Sartzeak salgai dituzue 15 eurotan Herri Soinuren Helloasso gunean.

Interesgarri izanen zaizu