Zinegin euskal zinemaren festibala berriz dator 14.edizioarekin. Azaroaren 20tik 23ra, lau egunez, 12 film, bi tailer eta gaualdi bat proposatuko dituzte. Helburu nagusi bat dute antolatzaileek, euskal zinemara heltzeko oztoporik ez dadin izan.
Euskal zinema irisgarria izan dadin, ardatz desberdinetatik lantzen dute Zinegin festibaleko antolatzaileek. Zinema sartzeak hiru eurotan dira, eta gaualdi ta tailerrak urririk. Horrezgain, euskarazko azpitituluak izango dira zortzi filmatan, euskarak izan ditzaken kolore desberdinak ez daitezen oztopo izan, euskara ikasten ari direnentzat adibidez. Eta aurtengo berrikuntza, larunbat eta igande arratsaldez, haurtzaindegi bat ere izango dela urririk.
Zinetik eta zineaz ikasteko eta trukatzeko gunea
Larunbat goizez helduentzako Stop Motion tailer bat izango da Adur Larrearekin, eta igande goizean, Argizagi haurrentzako filmaren ondotik animazio tailer bat 7 eta 9 urte arteko haurrei zuzendua. Azpimarratzekoak diren filmetan, Asier Altunaren Karmele film berria estrenaldi gauean izango dela. Musikaren aldetik, Akelarre ta Enarak taldeez edota Lurdes Iriondoz dokumentalak izango dira. Gaualdi bat ere proposatzen dute larunbat gauez Ttattola gaztetxean. Zine-kontzertua Alba taldearekin, kolonialismoari loturiko dokumental batekin, eta ondotik Ke Lepo & Felix Buff eta Panda Valiumen kontzertuak. Camille Chopin-en Bai ala Bai argazki erakusketa azaroaren 16tik 30era ikusgai izango da ere Haritz Barne zinegelan.
Sartzeak aitzinetik hartzeko Eihartzearen Helloasso gunean atzemango dituzue.
