Uztailaren 23an hasita, 27ra arte iraganen dira Zuraideko bestak aurten. Zikirorako leku guziak jada salduak dituzte baina beste animazio ainitz proposatzen ditu aurten ere Lapurdiko herriak.
Alaiki dantza taldearen ikusgarriarekin hasiko dira ostegun honetan Zuraideko bestak. Ostiraleko eguna usaiako zikiroak markatzen du, larubatean kontzertu handia Dizkobolo, Su ta Gar eta Basapiztiak taldeekin, igande eta astelehenean ikusgarri edota bazkariekin batera.
Uztail betean, beste herriekin batera gertatzen dira aurten ere bestak, baina zuraidarrak ez dira kexu, beren programa prest baitute. Besta komiteko lau kiderekin mintzatu gira.