ASTEAZKENEKO GOMITA
Saran, Ibañetakobordan, barazki ekoizle eta laboraria den Mirentxu Azkarraga izan dugu gomita aste honetan. Ardi, urde eta ahuntz batzu baditu, eta bere ekoizpenak tresna automatiko batean saltzen ditu Senpereko Amotze auzoan.
Arto Gorria elkarteak 10 urte ospatuko ditu urriaren 4an
Arto hibridoa ekologikoan segitzen badu ekoizten etxean dituen kabaleentzat, duela bi urte hasi zen arto gorria landatzen. Helburua eta gogoa luke jatorrizko arto gorri hau bakarrik ekoiztea geroan. Ipar Euskal Herrian Arto Gorria elkartean diren 14 etxaldeetarik bat du Mirentxu Azkarragak. Espero dute 16. mendean jada hemen atzematen zen artoa garatzea.
Igandean urriaren 4an, Itsasun Arto Gorria elkartearen 10. urtebetetze eguna ospatuko dute, merkatu, mintzaldi, jateko eta edatekoekin.
