Antton Harinordoki

·

Itzultzailea

«Adimen artifiziala eta itzultzaileekin, behar bada gure lana zuzentzaile bilakatuko da»

Adimen artifiziala eta itzultzaileekin, behar bada gure lana zuzentzaile bilakatuko da
Antton Harinordoki itzultzaileak, urtez urte lanbidearen aldaketak bizitzen ditu. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2025/11/05 15:55

ASTEAZKENEKO GOMITA

Antton Harinordoki itzultzailea izan dugu gurekin solasean oren batez. Bankarra, gaur egun Baionan bizi denak bere lana aipatu digu. Itzultzaile lanetan seguraski jada noizbait ikusi duzue.

Alde batetik idatzian egiten dituzten itzulpenak aipatu dizkigu, baita aldibereko itzulpenak ere. Lanbide honetan jendea falta dela agertzen da, baina erran digunaz gazte batzu ere hurbiltzen ari dira. Egiteko manerak ere aldatu dira, Adimen Artifiziala edo itzultzeko tresnekin, sarean aurkitzen ahal baitira gainera orain. Bainan hauen eilikatzea bezain garrantzitsua da, hauen zuzentzea Antton Harinordokiren ustez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu