ASTEAZKENEKO GOMITA
Gaëlle Parot, gure gomita izan da aste honetan. Burasoak Mendibe eta Izurakoak ditu baina Baionan pasatu du haurtzaroa. Ikasketen ondotik maitemindu den herrialdean bizi izan da : Korean. Han hasi zuen lana segitzen du Euskal Herritik, korearretik frantsesera itzultzen ditu webtoon-ak. Telefonoko aplikazio bidez irakurtzen diren marrazkien itzulpen eta berrirakurketa egiten du « Gaelleitz » sortu duen enpresaren bidez.