ASTEAZKENEKO GOMITA
Xipri Arbelbide izan dugu gomita aste honetan, duela 45 urte Gure Irratia sortu zuten lagun batzuekin Milafrangan. 1983an, lehen aldiz Korrika abiatuko zen Baionatik, eta ideia jin zitzaien, Baigura kaskorat errepikagailu bat igotzea, gertakaria urrunago zabaltzeko. Hau, auto zahar batean igan zuten eta hola utzi zuten mendian. Eta geroztik Gure Irratiak beti Baiguratik emetitzen du, bainan legalki.
Xipri Arbelbiderekin lehen korrika hau aipatu dugu beraz, bainan Gure Irratiaren ibilbideaz ere, "iraultza zerga" tarteko, irratia lagundu zuela salatu baitugu.