ASTEAZKENEKO GOMITA
Arrangoiztar dantzaria den Jose Cazaubon, izan dugu gomita aste honetan. Sarako herrian langile da, euskara, kultura eta elkarteen ardura du.
Zpeiz-banakoren hastapenak eta Zpeiz-mukaki taldearen plaza animazioez mintzatuko zauku. Duela 20 urte hasi zuen bere ibilbidea Saran, eta geroztik taldea beti hor da noiztenka plazara agertuz jendea mugiarazteko. Otsailaren 13an Hartzaro kari Uztaritzeko karriketan izanen da Zpeiz Mukaki.