Maritxu Housset

·

Pilotaria

«Beste modalitateak neskei idekitzea lana da, baina ez badugu orain egiten, ez dugu sekulan eginen»

Beste modalitateak neskei idekitzea lana da, baina ez badugu orain egiten, ez dugu sekulan eginen
Maritxu Housset, heldu den astean Mexikora airatuko da Frontballeko mundiala jokatzeko, hain segur bere azkena.
Olatz Idoate
2025/10/29 14:13

ASTEAZKENEKO GOMITA

Maritxu Housset arbonarrak euskal pilota markatu duela ez da dudarik. 2002an jokatu zuen bere lehen mundiala Iruñean Frantziako selekzioarekin, eta geroztik, beste lau gehitu ditu bere palmaresean. Euskal Herriko txapelketa eta lehiaketa guziak aipatu gabe, bost mundialetan parte hartu du eta denetan urrezko medaila erdietsi ere, modalitate desberdinetan gainera. Orotara hamar urrezko domina baditu etxean. Kasik mende laurden batez, punta-puntako pilotaria izan da, amatasuna hiru aldiz ezagutuz.

Heldu den astean, 17 urteko Allande semea ondoan, Mexikora airatuko da berriz ere, baina oraingoan Frontballeko mundiala jokatzeko. Dio bere azken mundiala izan daitekela. Maritxu Housset, batzuendako, Euskal pilotaren Historiak izan duen pilotari hoberena da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu