Michel Harispuru, makila egileak bere lanbide berria aurkeztu digu. Kasik hogoi urtez ingeniari izan da hegazkingintzan, dena utzi du makilgintzan hasteko. Behaskanekoa sortzez, gaur egun Baionan bizi da. Bere bi osebek Ibarlan zuten makila fabrikaren segida hartzea deliberatu du. Zortzi urtez formatu da, Petri eta Panpi Harispururekin. Gaur egun, bere hautua izan da, Züzülun kokatua den Baionako tailerrean lan parte baten egitea eta bestea Ibarlan.