ASTEAZKENEKO GOMITA
Paola Charron, lehunztarra izan da gure gomita aste honetan. Urean trebe, bela ontzian, treineruan, kaiakean, bainan mendian ere. Bela monitore, artzain, eta gaur egun kamioi gidari da Loreki kooperatiban.
Indianoak espedizioak aipatu dizkigu, eta aktualitatean geldituz Korrikan parte hartzen duela kamioian ere. Baratzeko hondakinen xehatzea eta konpostatzeaz mintzatu zauku, bainan naturarekin bat izateko duen beharraz ere.
