ASTEAZKENEKO GOMITA
Ziburun sortua den Xabier Soubelet margolari, idazle eta kantaria genuen gomita aste honetan. Arizkun eta Donibane Lohizune artean ibiltzen zen bere margolanen tindatzeko, gaur egun tailer-erakustokia Lapurdin duenez, Donibanen lan egiten du gehienik.
2900 tindu lan pasa margotu ditu, 17 liburu idatzi eta kasik 400 kantu sortu, edo talde ezagun batzuenak euskarara moldatu ditu.
Mende erdia pasa, hasi zen lehen pintzelkaden emaiten. Erakusketek, kantaldiek eta biloberi bere pasioa transmititzen pasatzen du bizia gaur egun. Labrouche etorbidearen 15 garrenean, lehen estaiako leihotik usu ikusten ahal da, boneta buru gainean.