ASTEAZKENEKO GOMITA
Angeluarrak dantza taldea 1966an sortu zen, duela 60 urte. Horren kari, duela 24 urte bezala kabalkada bat muntatzea deliberatu dute, 2002an izan zen azkena. Hirurehun bat herritar aritu dira urte batez lanean, ANKA edo Angeluko Kabalkada sortzeko.
Angeluko Kabalkadaren bi emanaldi izanen dira irailean
Irailaren 20an Hardoyko pilota plazan emanen dute lehen aldiz eta irailaren 26an Quintaouko plazan - bi aldietan 16:30tan. Azken lekuak oraindik salgai dira baina salmenta puntuetan bakarrik, Helloasson momentuz ez da gehiago sarrerarik. Kudeaketan eta dantzan ibiltzen den Oihana Makazaga izan da gure gomita aste honetan.
