Jean Mixel Dirassar

·

Hautetsia

«Ematen dugu denbora ta izerdia haurrentzat, baina haiek zerbait gehiago, ni uros sartzen naiz etxera»

Ematen dugu denbora ta izerdia haurrentzat, baina haiek zerbait gehiago, ni uros sartzen naiz etxera
Jean Mixel Dirassar Ziburun hautetsi gisa ezagutua da baita lasterkari gisa ere. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/01/21 16:57

ASTEAZKENEKO GOMITA

Ziburutar mendiko lasterkaria, Jean Mixel Dirassar izan da aste honetako gomita. Izerdi Bidez edo Hegoak mendian elkarteekin, bere pasioa baliatuz haur eri edo elbarrituak laguntzeko beti prest da. Ziburuko herriko etxean inplikatua da hautetsi gisa. Gaur egun Senpereko akanpaleku batean lan egiten du mantentze lanetan.

Bixintxoen garai honetan, ez du besta sobera eginen, maiatzean izanen den Euskal Trail lasterketaren 130 kilometroko Ultran parte hartuko baitu. Espero du 30 orenez egitea, lehen aldian 35 eman zituelarik.

Interesgarri izanen zaizu