ASTEAZKENEKO GOMITA
Jone Bordato hazpandarrak, filosofia ikasketak Sorbonan egin zituen. AEKn irakasle izan da, eta energetika txinatar tradizionaleko kabinetea badu Hazparnen, shiatsu eta akupuntura praktikatzen du.
Idazle lanetan ari da orain eta Erroen Izerdia liburua plazaratuko du. Helduentzako hiru ipuinez osatua da. Irakurlea bere ibilbideari, bizi-hautuei eta nortasunari buruzko funtsezko galderak egitera gonbidatzen ditu. Elkar argitaletxeak urriaren 7tik goiti salgai emanen du, urriaren 8an aurkeztuko du Et’abar liburu denda-ostatuan Hazparnen.