ASTEAZKENEKO GOMITA
Samuel Etxebeste bastidarra izan dugu gomita aste honetan. Dantzari izan da herrian gaztetan, Inexa Gaxen pastoralean parte hartu zuen, eta garai berdinean euskara ikasiko du, zerotik abiatuz, eta orain AEKn irakasle da. Zinema eta bideogintzaz maitemindua, ikasketak hortan eginen ditu, eta gaztetan joan zen Pariserat hortaz bizitzeko gogoarekin.
Disneylanden izan duen lan esperientzia labur bezain irringarria aipatu digu. Ondotik, hamalau urtez aritu da lanean Europe 1 irratiko erredakzioan, ardura postu batean. Ildo editoriala aldatu duelarik irratiak, deliberatu du lan hori uztea eta Euskal Herrirat itzultzea.