ASTEAZKENEKO GOMITA
Audrey Hoc izan dugu gurekin asteazken honetan. Arbolaren besta antolatzen dute Biriatun azaroaren 29an, hirugarren aldiz. OMA - Osasuna, Maitasuna, Askatasuna - elkartea sortu zuten honen antolatzeko.
Kantari izan da gaztetan, film dokumentalak egin ditu, eta pantailetatik urrundu eta, naturarekin konektatzeko beharra sentitu du. 2017 urte bukaeran, erosi zuten lur zati bat Etxalarren eta oihan bat landatu eta geroztik laborantzan segitzen du Aimar Rodriguez bere bizi lagunarekin.