ASTEAZKENEKO GOMITA
Sortzez Itsasuarra, eta gaur egun Hiriburun bizi, Maialen Hiribarren izan da aste honetan gure gomita. Irakasle izan da Seaskan, eta ezagutu ditu lehen Ipar Euskal Herriko bertso eskolak. Bertsozalea, Bertsolarien Lagunak elkartean laguntzaile izana, eta Patxi Iriart bertsolariaren ama da. Hunek aurten ere parte hartu du Xilaban, Bardozeko final aitzinekoan kanporatua izan arte.
Maialen Hiribarren hautatu dute, hain zuzen, Xilabako irabazleari txapela janzteko, larunbatean Donibane Lohizunen urtarrilaren 31n izango den finalan.