Aña-Mari Grenié

·

Biarriztar militantea

«Hamasei urtetan ohartu nintzen amatxik euskara bazakiela, beste mundu batean bizi ginen»

Hamasei urtetan ohartu nintzen amatxik euskara bazakiela, beste mundu batean bizi ginen
Aña-Mari Grenié biarriztarrarekin egon gira solasean ordu batez gure estudioetan. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/11/19 17:16

ASTEAZKENEKO GOMITA

Aña-Mari Grenié izan da astezken honetan Gure Irratiko gomita.

Biarriztarra sortzez, bizi osoa Lapurdi kostako hiri horretan pasatu du. Herriko etxeko langile izan da, azkenik mediatekan lan egin izan du erretreta arte. Igeriketan trebea, eta bere aitak atxikitzen zuen zineman lan egin izan du ere. Militantzian sartzea, euskara ikastea, AEKn lehen urratsak, errefuxiatuak eta hurbiletik ezagutu dituen atentatuak ere aipatu dizkigu.

Interesgarri izanen zaizu