ASTEAZKENEKO GOMITA
Aste honetan Argitxu Ithurria izan da gure gomita. Garro kooperatiban, Lekornen lan egiten du 2010az geroztik. Baratzezainendako landare biologiko ttipiak ekoizteaz gain, esperimentazio gune bilakatzen da Garro. SCIC Garro kooperatibak, Lekorneko herrian, hogeita hamar bat baratzeki biologiko mota ekoizten ditu. Garroko barazkiak GAEC-an diren hiru baratzezainek gaur egun ekoiztuak.
Beroketa klimatikoa edo ur eskasiarekin nola segitu?
Esperimentazio gune bat izanen da Garro, beroketa klimatikoari edo ur eskasiari aurre egiteko, aterabideak bilatuko dituzte ondotik praktikan emateko. Argitxu Ithourriaren ardura izango da esperimentazio hori eramaitea. Etxalde honen erabilera aspalditik laborantzari dedikatu nahi izan da. Duela kasik 100 urte jada, Hippolyte Lesca jabeak, lurrak utzi zuelarik Baionako herriari laborantza eskola bat egiteko.