Xalbador kolegioak 40 urte betetzen ditu aurten. Apirilaren 19an, ikasle, irakasle, laguntzaile ohi edo gaurkoak, gomit dira eguna Kanbon pasatzera.
Ainara Orbezua, ikasle izan da Seaskan, buraso, eta gaur egun Biologia irakasle da ere Xalbador kolegioan. Irakaskuntzaz, azterketak euskaraz edo euskararen lekuaz Seaskako ereduaz, aipatu ditu harekin Panpi Mercapidek. 40 urte horietan, erdia pasatu duela han lanean erran dio Ainara Orbezuak.