ASTEAZKENEKO GOMITAK
Ibaialde Angeluko elkarteari lotua den Indianoak elkarteak Denak batera! deitu laugarren espedizioa antolatuko du 2027ko udan Quebecen.
400 kilometro zeharkatuko dituzte 3 astez treineru batean
Kirol erronkaz gain, abentura hunek nahi ditu harremanak azkartu, Innu populuarekin, garaiko bale arrantzaleen itsas bideetan barna. Hango eta hemengo eskolen arteko trukaketak, espedizio denboran musika eta tailer desberdinak proposatuko dituzte ere. Trebaketak hasi dituzte Matiu Crusener-Matteik erranen daukun bezala, logiztika segitzen duen Katy Petrissans eta Michel Lastirik duen esperientzia aipatu dizkigute asteazken honetan.
