ASTEAZKENEKO GOMITA
Txomin Hegi kultur artisau hazpandarra izan dugu gomita aste honetan. Antzerkigintza aipatu dugu Bordaxuri eta Chimères taldeetan aritu baita, literatura ere solas izan dugu, Hazparnen sortu HAIK irakurle klubarekin.
Musikak ere ukan du bere lekua Txomin Hegiren bizian, Jojo eta Bernadette Bordagaraiekin, edo Lur Ezpalak, Manex Erdozaintzi Etxarten omenez. Hunkitua agertu da ere, Marie Helene Estekahandirekin, berriki zendu den Frantxoa Cousteau izan baitu bidelagun ere, ezena gainean.