ASTEAZKENEKO GOMITA
Luzien Etxezaharreta izan da aste honetako gomita. Sortzez Urkoikoa, Maiatz argitaletxea eta Gure Irratiaren sortzaileetan izan zen 1981 urtean. Euskara, literatura eta irratia izan ditu aipagai, kulturaz duen iritzia eman digu. Maiatzen argitalpenetan, ironia, sarkasmoa, trufa edo erotismoa ere izan dituzte aipagai. Literatura euskaraz, estetismo bat eskainiz eta beste iritzi bat ematea xedea zuen hastapenetik Maiatzek.