ASTEAZKENEKO GOMITA
Duela 40 urte Mugerre ttipi izendatua zen gunean, Elizaberriko trinketea pentsatu eta eraiki zuen Robert Dagerrezar izan da gure aste honetako gomita.
Mugerreko herriko etxearen egiteko manerak beti zalantzan eman ditu eta borrokatu ditu Dagerrezarrek Ibar trinketea xutik atxikitzeko.
33 – 33 deitu liburua atera du Robert Dagerrezarrek bere gogoetak eta dokumentuak argitaratzeko. Bere biziko borroka izan da beti, argitan ematea egiteko manera batzu, bere ustez zuzen ez zirenak. Apezetxea, ikastola, ezker pareta ere aipatu dizkigu.