ASTEAZKENEKO GOMITA
Elur Alberdi Biriatuko arraunlaria omendu dute, Urruñan. Ithurbide gelako paretan, fresko bat egin dio Xabxab artistak. Nahia Garat bideogile, argazkilariaren lanetik abiatuz, Elur zilarra proiektua gauzatu dute. 2009an izan zuen istripu batean zauritu eta arraunlari izaten segitu du baina urritasun fisikoa izanki kirol egokituan sartu da buru belarri.
Indar eta erresilientziaz markatutako emaztearen borroka nahi izan dute erakutsi omenaldi horrekin. Minbiziaren kontra borrokatu ondotik, elbarritu kategoriako kirol munduko titulua lortu zuen, 2023an brontzezko domina irabaziz. Gaur egun, trebaketak segitzen ditu Los Angeleseko Paralinpiar jokoei begira jarriz. Skiff edo trebaketarako ontzi baten erosteko laguntza deialdi bat zabaldu du, gofundme plataforman.