ASTEAZKENEKO GOMITA
Arkuarekin ihiztatzen duen Jon Etxart, izturiztarra izan da gure aste honetako gomita. Gaztetan ezagutu du ihizia, onddo biltzera joaitea, edo belarretan lan egitea. Eta ainitzek bezala eskuz egin ditu arkuak jostatzeko. Oroitzapen hauek gogoan, duela 19 urte hasi zen interesatzen egiazko arkuarekin ihiztatzeari.
Gutik praktikatzen duten modu honetan, aberetik bezain hurbil da naturaren gandik. Isilik eta pazientziarekin egin behar da, eta hori digu kontatu Euskal Hirigune Elkargoan, ur iturrien babesten lan egiten duen Jon Etxartek.