ASTEAZKENEKO GOMITA
Haitian Olhagaray izan da gure gomita aste honetan. Musikaria da, Ixtaklok taldean ari izana, sokorritzaile hondartzan, eta gaur egun zuzendari artistikoa, diseinu grafiko sortzaile, eta argazkia lantzen ditu.
Komunikazioan egiten ditu ikasketak eta lana denbora berean. Maskak taldearen promozioak lan handia eskatzen diola azaldu digu. “Ziklikoa” deitu lan berriaren aurkezpen kontzertuak indar handia eskatu dio. Ostiraleko kontzertua, martxoaren 6an Ezpeletan, formatu berria izanen da: "Iparraldean ez dugu sekulan holakorik ikusi" dio zuzendari artistikoak.