ASTEAZKENEKO GOMITA
Xantal Barnetxe izan da gure gomita aste honetan. Bidarteko irakasleak, hiru haur album idatzi ditu, « Hartxoa baratzean gaindi », « Beldartxo lagunkina » eta joan den urtean « Tartaro ». Elkarbizitza, jazarpena, desberdintasuna edo kanpokoaren onarpena gaitzat hartzen ditu.
Maite Barnetxe, Ipar Euskal Herrian izan zen lehen euskarazko telebistako aurkezlea zenaren alaba da Xantal. Amaren heriotzaren 40. urte mugakari, ospakizun bat prestatzen ari direla irailaren 6an Bidarrain aipatu digu ere.