Marie-Christine Daguerre-Ameztoi

·

Uztariztarra

«Olentzero jin zen Hegoaldetik ikastoletara, nire haurrek ez dute sekulan 'Papa Noel' entzun»

Olentzero jin zen Hegoaldetik ikastoletara, nire haurrek ez dute sekulan 'Papa Noel' entzun
Marie-Christine Daguerre-Ameztoi uztariztarra. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2025/12/10 16:38

ASTEAZKENEKO GOMITA

Uztaritzeko Marie-Christine Daguerre-Ameztoi, izan da gure aste honetako gomita. Eguberri garaiko oroitzapenak aipatu dizkigu. Hegoaldetik etorri Intxausti familiak zuen abiarazi Olentzeroren ohitura herrian. Eguberri bezperan argiekin etxez-etxe ibiltzen ziren kantatuz, krexa bat eramanez espaldetan, gauerdiko mezarat joan aitzin. Etxean, 'Papa Noel'-ek ekartzen zituen opariak, baina haustura egin duela bere haurrekin erran digu, Olentzero sartu baitzen usaia berrietan.

Interesgarri izanen zaizu